The tradition & historical record
2 min read · 2 sourcesCORTADA Gasteizen ospatzen den Film Laburren Jaialdia da, fikziozko, animaziozko eta dokumental laburrak biltzen ditu. 1
Historia
2008an jaialdia ez zen ospatu eta 2009an Arabako Campuseko Errektoreordetzak berreskuratu zuen Kepa Sojo eta Sonia Pacios zuzendaritza lan-taldearekin, hamabi urtez, hain zuzen ere. Gasteizko Montehermoso Kultur Etxean, Florida zinemetan eta Artiumeko aretoak erabili izan dira filmak erakusteko. Cortada jaialdia film laburren lehiaketa gisa finkatuta dago jadanik. Orain egiten ez badu ere, Goya Sarietarako eta Forqué Sarietarako kalifikatu izan du. 2016an Eusko Jaurlaritzak hainbait jaialdiri diru-laguntzak murriztu egin zizkien, eta Cortada haien artean. 2021ean XXV. edizioa ospatu zuen, Jimmy Jazzeko Iker Arronizek eta Garbiñe Ortega zinema kuradoreak koordinatua, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatuta eta Vital Fundazioaren zein Gasteizko Udalaren laguntzarekin. 1
Parte hartzaileak
Espainiako Estatuan jaio edo bizi diren egileen film laburrek dute parte hartzeko aukera, izen-ematea doakoa da. XXV edizioan parte hartzeko baldintzak, hurrengoak izan ziren: 2020an edo 2021ean ekoitzitakoak izatea, gehienez 30 minutuko iraupena izatea eta ICAAk kalifikatuta —edo kalifikazioa eskatzeko prozesuan— egotea. Lehiaketak bi sail ditu: 1
Sail Ofiziala, non fikziozko, dokumental edo animaziozko film laburrak aurkeztu ahal diren. Hautapen batzorde batek aukeratzen ditu sail horretako filmak. Gureak Saila, EAEn ekoitzitako film laburrei zuzendutako atala. 1