The tradition & historical record
2 min read · 2 sourcesLuzaideko bolantak Nafarroa Garaiko Luzaide herriko dantza tipikoa da. Pazko igandero ospatzen da, eta kaleak kolorez, dantzaz eta jai giroz betetzen dira. Nafarroako Pirinioetako dantza tradizional ospetsuenetako bat da, eta Nafarroako bigarren jai tradizionaletakoa, Ituren eta Zubietako inauterien ondoren. Luzaideko dantza euskal tradizioko txoko guztietan ezagutzen den kultur erakusketa da. Luzaidarrentzat ez da dantza soil bat, etxe bakoitzean bizi den eta belaunaldiz belaunaldi maitasunez transmititzen den tradizio bat baizik. Ikasitako urrats bakoitza sentimendu handiz interpretatzen da barrutik, dantzaren bidez herri oso baten izaera adieraziz. Pertsonaia anitzek, beren janzkera dotoreek eta beren dantzen edertasunak Luzaideko ikono adierazgarri egiten dituzte. 1
Dantzak
Luzaideko dantzariak ezagunak dira Pirinioetako bi aldeetan. Pertsonaia anitz eta aberatsek, beren janzkera dotoreek eta beren dantzen edertasunak, Luzaideko ikonoa egiten dute bere mugetatik kanpo. Era askotako dantzak egiten dira: ziratepekoak, gorriak, zapuriak, makilariak eta bolantak, guzti hauen atzetik atxo ta tupinak joaten dira. 1
bolant-iantzak: enparantzaren jabetza hartzeko erabiltzen den segizio dantza da. Haraino dator, formazioan, martxa dantzatuz. Enparantzara iristean Bolant-iantza hasten da. jauziak: korrika dantzatzen dira, hasiera batean erlojuaren orratzen kontrako norabideari jarraituz. Dantza oinekin eta inolako alarde gimnastikorik gabe egiten da. kalapita-iantzak: enparantzan dantzatzen ez ziren dantzak, ongi pasatzeko bakarrik dantzatzen ziren: xarmantia, kadera-iantza, irri-iantza, argi-iantza eta baso-iantza. makilarenak: fantza honen protagonista makila da. Makilari bakoitzak makila eskuetan duela, lepoaren inguruan, hanken azpian exekutatzen dituen etengabeko birak dira. Bolanteek, horrela deitzen baitzaie dantzariei, oso talde ikusgarria osatzen dute beren janzkeraren koloreagatik. Alkandora zuria dute soinean, botoi-formako petxera eta urrezko kateatxoak, eta zetazko zinta koloretsuak bizkarrean zintzilik; bularraren alboetan dagoen zapi batek gerriari eusten dio kolore moreko gerriko batekin. Galtza luzeak, zuriak horiek ere, galoi eta trentzatxo ikusgarriak ditu alboetan eta kaskabilo ñimiñoak. 1
Ikus, gainera
Luzaide Euskal dantza 1
Kanpo estekak
«Folklorea» Luzaideko Udala (kontsulta data: 2021-11-15). Nafarroako Entziklopedia Handia | LUZAIDE. (kontsulta data: 2021-11-15). 1
The text above is adapted from the Wikipedia article “Luzaideko bolantak”, available under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 licence. 1
Luzaideko bolantak is recorded in open cultural data. The structured record cited below does not describe the practice, and this entry has not yet been reviewed by a person familiar with the tradition. 2