Family unrecorded

Olatu Talka

Spain

Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua, Donostia Europako kultura hiriburu izan zedin Donostiako Udalak lehiaketara aurkeztutako proiektua izan zen, eta hautatua izatea lortu zuen. Goiburu ofiziala «Herritarren energia-olatua.

No licensed photograph yet
Four in five rooms open without one. Add a photograph with a declared licence and your credit sits under it, permanently.
Archival typographic plate · seeded for Olatu Talka+ Add licensed photo →
Understand in 30 Seconds · In Plain Words

Quick guide to Olatu Talka

Sourced or Silent · CC BY-SA 4.0

Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua, Donostia Europako kultura hiriburu izan zedin Donostiako Udalak lehiaketara aurkeztutako proiektua izan zen, eta hautatua izatea lortu zuen.

01 · What it is
Living Tradition

Documented cultural tradition on record; family classification awaits an editor.

02 · Where & name
Spain

Placed on record in Spain.

03 · How it is doing
□□□□ (Not yet assessed)

Documented in open cultural records, but no cited field assessment of its current vitality has been added here yet.

04 · Proof & reuse
2 cited sources

Every claim links to a public record below. Free to quote, teach, and share under CC BY-SA 4.0.

Chapter Takeaways
Historia2011ko ekainaren 29ko 17:25ean Madrilen burututako ekitaldian Manfred Gaulhofer epaimahaiko buruak Donostia hiri aukeratua zela adierazi zuen.
Olatu TalkaOlatu Talka jaialdi herrikoi bat da, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburu proiektuaren barruan 2010az geroztik maiatzeko azken asteburuan egin dena.
Proiektuaren ardatz nagusiakDonostiako proiektuaren ideia nagusiak hauek izan ziren:
Kultur programaKultura programaren barruan, ondoko jarduera hauek nabarmendu ziren:
Common Questions Answered on Record
What is Olatu Talka in plain words?

Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua, Donostia Europako kultura hiriburu izan zedin Donostiako Udalak lehiaketara aurkeztutako proiektua izan zen, eta hautatua izatea lortu zuen.

Where is Olatu Talka practised or documented?

Sources on this page place Olatu Talka in Spain.

What is the current condition of Olatu Talka today?

□□□□ (Not yet assessed): Documented in open cultural records, but no cited field assessment of its current vitality has been added here yet.

How do I cite or share this Olatu Talka entry?

Cite as: "Olatu Talka." folkroom, https://folkroom.org/art-forms/olatu-talka, text CC BY-SA, with attribution.

Share or cite this roomNo tracking · CC BY-SA 4.0
WhatsAppXLinkedInRedditFacebook

The tradition & historical record

3 min read · 2 sources

Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua, Donostia Europako kultura hiriburu izan zedin Donostiako Udalak lehiaketara aurkeztutako proiektua izan zen, eta hautatua izatea lortu zuen. Goiburu ofiziala «Herritarren energia-olatua. Elkarbizitzarako kultura» izan zen. Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da, 1985. urtean sortua. Melina Mercouri greziar diputatuaren ideia da, eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Urtero Europar Batasuneko bi hiri izendatzen dira kultura hiriburu; eta 2016an, Poloniako Wroclaw hiria eta Donostia izan ziren Europako kultura hiriburu. 1

Historia

2011ko ekainaren 29ko 17:25ean Madrilen burututako ekitaldian Manfred Gaulhofer epaimahaiko buruak Donostia hiri aukeratua zela adierazi zuen. Honela, Donostiaren hautagaitza Espainiako bost hiriei gailendu zitzaien: tartean Cordoba, Zaragoza, Segovia, Burgos eta Las Palmas Kanaria Handikoa zeuden. Hiriburutza proiektua onartu ostean, Donostia/San Sebastian 2016 Fundazioa sortu zen bertan txertatuko ziren proiektu guztien kudeaketaz arduratzeko. Hiriburutza eta Fundazioa izendatzeko DSS2016EU laburdura erabili ohi da ere. 1

Olatu Talka

Olatu Talka jaialdi herrikoi bat da, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburu proiektuaren barruan 2010az geroztik maiatzeko azken asteburuan egin dena. Herritarren parte hartzea bultzatzea du helburu nagusi, guztiz amateurra da, artista edo talde profesionalen parte hartzerik gabe. 1

Proiektuaren ardatz nagusiak

Donostiako proiektuaren ideia nagusiak hauek izan ziren: 1

Elkarbizitzarako kultura zuen goiburu nagusi. Ez zen gainerako hiriburutzen antzekoa horretan, balioekin egin nahi zuen lan. Kultura eta praktika artistikoek elkarbizitza hobetzen lagun dezaketela zen ideia nagusia. Ondarea, hau da, hiriburutza pasa eta gero hirian geratuko den kultura legatua. Proiektu osoan txertatuta zegoen ideia hori. Programa parte hartzailea, ez bakarrik kultur ekintzen kontsumitzaile gisa, baita edukiak sortzen ere. 2016ko urtarrilaren 20an eman zitzaion hasiera hiriburutzari, San Sebastian Egunarekin bat. 1

Kultur programa

Kultura programaren barruan, ondoko jarduera hauek nabarmendu ziren: 1

Emusik: Europako Musika Eskolen Jaialdia dela bide, 2016an, 120.000 ikusle baino gehiago izan ziren Donostian, 10.500 musikari, 26 herrialdetatik etorritako 420 talde, eta mila ekitaldi baino gehiago. 2016 bidea: Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldea 32 etapatan zeharkatuko zituen ibilbidea izan zen 2016 bidea. Hiria eta mendia tartekatuz, natur eta arte balio esanguratsua duten tokietatik igaroko dira. Bidea egiteko antolatuko ziren irteeretan, natura eta kultura uztartu nahi ziren. Europa bat-batean: Europako inprobisatzaileen topaketa. Gabon Txirrita: 1982an, Xabier Letek antzezlan bat taularatu zuen: Gabon, Txirrita. Pertsonaia nagusia Jose Manuel Lujanbio “Txirrita” bertsolari famatua izan zen. Historiaren Auzitegiak pertsonaiaren ibilerak epaitzen ditu, “gizon izugarri” gisa deskribatuta. 2016an 80 urte bete ziren Txirrita hil zenetik, eta urtemuga hori ospatzeko berriro taularatu zen obra. Tosta: kultura hiriburuaren hiru enbaxadetako bat zen. Europako hizkuntza aniztasunari gorazarre egitea eta hizkuntza gutxituetako komunitateen arteko harremanak sustatzea zuen helburu. Irlanda, Kornualles, Gales, Eskozia, Frisia Galizia eta Euskal Herriko bazkideen artean sortutako proiektua zen. Hiru lan-ildo nagusi zituen: komunitateen arteko artista trukea (sei asteko egonaldietan); hiru eguneko jaialdiak lurraldeetako bakoitzean; eta proiektuaren hizkuntza-kudeaketa berezitik eratorritako gida. 1

Donostia 2016 programa, zenbakitan 102 proiektu 458 jarduera 500 kultura-eragile eta artista 132 jarduera, zuzenean herritarrek aukeratuak 48.772.012 euroren aurrekontua 1

Proiektuaren inguruko eztabaidak eta kritikak

Donostiaren kultura hiriburutzak eztabaida politiko ugari, proiektuaren barruko desadostasun eta gorabehera ugari eta sektore zenbaiten aldetik kritika gogorrak izan zituen. 2016 desokupatu taldearen esanetan, kultura hiriburutza proiektu merkantilista eta kapitalista besterik ez zen, turismo masiboa erakarri eta hiriko desberdintasun ekonomikoak areagotu zituena. Sektore politiko instituzionalen aldetik ere kritikak izan ziren. Ezker abertzaletik proiektuaren aurkako jarrera zegoen 2011 urtean Bilduk Donostiako alkatetza eskuratu aurretik. Gero, ordea, kultura hiriburutza bultzada osoa eman zion, haien esanetan hastapenetan zeuden alderdi desegokiak ezabatuta (hala nola, Odon Elortza aurreko alkatearekin proiektuak zuen identifikazioa). Beste alderdi politikoek Bilduk proiektua zuzentzean izandako jarreraren aurka azaldu ziren; pasibotasuna eta erabilera politikoa leporatzen zioten. 1

The text above is adapted from the Wikipedia article “Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua”, available under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 licence. 1

Olatu Talka is recorded in open cultural data. The structured record cited below does not describe the practice, and this entry has not yet been reviewed by a person familiar with the tradition. 2

No recording linked yet — know one? Point at it →
Sourced or Silent · Still Open

Questions awaiting a cited source

+ Answer with a source →
How many people perform it today?
When is it first attested, and by whom?
What does it look like? No licensed photograph yet.