Family unrecorded

Txakarrenkoa

Spain

Txakarrenkoa edo txotxongiloa Durangaldeko dantza da, txistu eta danbolinaren doinuak jarraituz egiten da. Lapur bat atxilotu eta hil zutenekoa gogoratzen omen du.

Txotxongiloa dantza (Garai, 2015)
Photo: dantza.eus · CC BY-SA 4.0+ Add licensed photo →
Understand in 30 Seconds · In Plain Words

Quick guide to Txakarrenkoa

Sourced or Silent · CC BY-SA 4.0

Txakarrenkoa edo txotxongiloa Durangaldeko dantza da, txistu eta danbolinaren doinuak jarraituz egiten da.

01 · What it is
Living Tradition

Documented cultural tradition on record; family classification awaits an editor.

02 · Where & name
Spain

Placed on record in Spain.

03 · How it is doing
□□□□ (Not yet assessed)

Documented in open cultural records, but no cited field assessment of its current vitality has been added here yet.

04 · Proof & reuse
2 cited sources

Every claim links to a public record below. Free to quote, teach, and share under CC BY-SA 4.0.

Chapter Takeaways
JatorriaDantza ziklo hau noiz edo zergatik sortu zen azaltzeko ez dago erreferentzia historikorik eta, hortaz, baliteke historiaurreko dantzak, nahiz oraintsu sortutako koreografiak izatea.
KokapenaDurangaldean kokatu dugu Dantzari-dantza.
Kanpo estekakThe text above is adapted from the Wikipedia article “Txakarrenkoa”, available under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 licence.
Common Questions Answered on Record
What is Txakarrenkoa in plain words?

Txakarrenkoa edo txotxongiloa Durangaldeko dantza da, txistu eta danbolinaren doinuak jarraituz egiten da.

Where is Txakarrenkoa practised or documented?

Sources on this page place Txakarrenkoa in Spain.

What is the current condition of Txakarrenkoa today?

□□□□ (Not yet assessed): Documented in open cultural records, but no cited field assessment of its current vitality has been added here yet.

How do I cite or share this Txakarrenkoa entry?

Cite as: "Txakarrenkoa." folkroom, https://folkroom.org/art-forms/txakarrenkoa, text CC BY-SA, with attribution.

Share or cite this roomNo tracking · CC BY-SA 4.0
WhatsAppXLinkedInRedditFacebook

The tradition & historical record

3 min read · 2 sources

Txakarrenkoa edo txotxongiloa Durangaldeko dantza da, txistu eta danbolinaren doinuak jarraituz egiten da. Lapur bat atxilotu eta hil zutenekoa gogoratzen omen du. Herriko eta auzo edo kofradietako jaietan zortzi lagunek egiten dituzte dantzok, txistulariak lagunduta. Abadiñon apur bat ezberdin egiten dute dantzari bat igo beharrean bi igotzen baitituzte. Dantzari-dantza dantza sortako azkena da. Agintariena edo ikurrin-dantzarekin hasten da, agintarien aurrean haiei egiten zaien begirunezko dantza da, talde bakoitzak bere bandera astintzen duela. Ondoren, Zortzikoa, Banangoa, Binangoa, Launangoa, Ezpata-jokoa (txikia eta handia), Makil-jokoa eta Txotxongiloa egiten dira jarraian. Banangoa, Binangoa, Launangoa eta Zortzinangian, dantzari-kopuruen arabera txandaka egiten dute, bakoitzak bere trebezia erakutsirik. Ezpata-jokoan eta Makil-dantzan tresnak erabiltzen dira. Eta bukaeran Txakarrenkoa. Hasierako Agintarienaz gain hauek dira dituen zortzi atalak: 1

Agintariena (edo Ikurrin dantza) Zortzinangoa Ezpata joko txikia Banangoa Binangoa Ezpata joko handia Launangoa Makil jokoa (edo Makil dantza) Txotxongiloa (edo Txakarrenkoa). 1

Jatorria

Dantza ziklo hau noiz edo zergatik sortu zen azaltzeko ez dago erreferentzia historikorik eta, hortaz, baliteke historiaurreko dantzak, nahiz oraintsu sortutako koreografiak izatea. Hori dela eta, interpretazio asko sortu da, ezkutuan eduki lezaketen sinbolismoari dagokienez…., hortaz, arazo hauek direla eta, ezin zaio dantza honen sorrera-data zehatz bat ezarri. Durangoko Merinaldea, Bizkaian, ohituretan aberatsa eta tradiziotan ugaria da. Tradizio horietariko bat Dantzari-dantza izenez ezagutzen den dantza-sorta dugu. Humdboldt alemaniarrak 1881ean argitaratutako liburuan ematen du dantzaren berri. Euskal Herrian zehar egindako bidaian, Durangon ikusi zuen dantzaldiaren zehaztasunak ematen ditu: dantza-zatiak, doinuak, etab. Ordutik hona tradizioak etenik gabe jarraitu du bizirik, eta zabaldu ere egin da Euskal Herriko bazter guztietara. Txelu Etxebarria begoñatarrak, dantzari eta zuzendari artistiko gisa 28 urtez aritu ondoren, Ikasitako guztiarekin 1969an bere lehen liburua argitaratuko zuen Bizkaiko dantzei buruz. Hasierako bertsioan dena gaztelaniaz eta Dantzari-dantzaz bakarrik, geroko bertsioetan euskarazko zatiak eta beste dantza batzuk joan zen gehitzen. 1984an Bilbao Bizkaia Kutxaren Temas vizcaínos bilduman (Bizkaiko gaiak) Bizkaiko dantzak izenburuko liburuxka atera zuen, euskaraz eta 112 orrialderekin (ISBN: 978-84-505-0236-7). 1990an, denbora horretan aurkitutako aldaketak kontuan izanik, berrikuste sakona egin ondoren “Bizkaiko dantzak – 1990 urtea” bere bigarren liburua plazaratu zuen. 1

Kokapena

Durangaldean kokatu dugu Dantzari-dantza. Abadiño, Berriz, Garai, Iurreta, Izurtza eta Mañaria ez ezik, Durango, Elorrio eta Otxandio ere aitatzen dira halako dantzen agertoki. Urtero, herriko edo auzoko zaindariaren jaietan, bertako dantzari-taldeak udal-agintariaren aurrean dantza egiten du. Prozesioaren edo eliz-ospakizunaren ondoren dantzatzen da Dantzari-dantza ziklo osoa. Abadiñon, esaterako, San Torkuato jaietan egiten da (maiatzaren 15ean); Berrizen, San Petri jaietan (ekainaren 29an) eta Santa Elisabetetan (uztailaren 2an); Garain, Santiago jaietan (uztailaren 25ean) eta Santa Anatan (uztailaren 26an); Mañarian, Andre Mariaren Jasokundearen jaietan (abuztuaren 15ean); Izurtzan, Ama Birjinaren Jaiotzaren jaietan (irailaren 8an); eta Iurretan, San Migeletan (irailaren 29an eta errepikapena). Herriko talde batek izaten zuen herriko jaietan Dantzari-dantza dantzatzeko ardura. Orain urte gutxi arte, txistulariak edo alkateak aukeratzen zuen taldea, banderadunaren laguntzaz. Eta txistulariak berak egiten zuen jaien aurreko trebatze-lana. Txistularia pertsonaia garrantzitsua izaten zen udalerrietan. Aurretik, egun batzuk lehenago, elizateko auzoetako edo kofradietako gazteak toki jakin batean biltzen ziren, aukeraketara makurtzeko. Horrela, dantzari-talde ofizialeko kide izateko ohorea lortzen zen. 1

Kanpo estekak

Larrinaga, Josu. «Dantzari-dantza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» Aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus 1

The text above is adapted from the Wikipedia article “Txakarrenkoa”, available under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 licence. 1

Txakarrenkoa is Basque dance, the eighth and last dance of Dantzari-dantza, according to the structured record cited below. This entry was generated automatically from that record and has not yet been reviewed by a person familiar with the tradition. 2

No recording linked yet — know one? Point at it →
Sources on Record
[1]Wikipedia: Txakarrenkoa · encyclopedia
Sourced or Silent · Still Open

Questions awaiting a cited source

+ Answer with a source →
How many people perform it today?
When is it first attested, and by whom?