Family unrecorded

Txino dantza

Spain

Txino dantza Aretxabaletako dantza da, Aratuste igandean herriko kaleetan egiten dena. Gerra Zibilaren aurretik egiten zela jakina da, eta 1975ean berreskuratu egin zen Ramon Erañaren ekimenez.

Aretxabaletako Txino dantza adierazten duen marrazkia
Photo: Gartxoak · CC BY-SA 4.0+ Add licensed photo →
Understand in 30 Seconds · In Plain Words

Quick guide to Txino dantza

Sourced or Silent · CC BY-SA 4.0

Txino dantza Aretxabaletako dantza da, Aratuste igandean herriko kaleetan egiten dena.

01 · What it is
Living Tradition

Documented cultural tradition on record; family classification awaits an editor.

02 · Where & name
Spain

Placed on record in Spain.

03 · How it is doing
□□□□ (Not yet assessed)

Documented in open cultural records, but no cited field assessment of its current vitality has been added here yet.

04 · Proof & reuse
2 cited sources

Every claim links to a public record below. Free to quote, teach, and share under CC BY-SA 4.0.

Chapter Takeaways
HistoriaEz da ezagutzen dantzaren jatorria, ez eta esanahia ere.
JanzkeraAratuste igandean egiten denez janzkera oso bitxia izaten da.
DantzaHamabi dantzarik osatzen dute taldea eta bi ilaratan ezartzen dira.
Aretxabaletako aratusteen erreferentziaTxino dantza herriko berezitasuna izanik Aretxabaletako aratusteek ere dantza hau erreferentziazko bihurtu dute eta asteartean sardina erre beharrean 1987.
Common Questions Answered on Record
What is Txino dantza in plain words?

Txino dantza Aretxabaletako dantza da, Aratuste igandean herriko kaleetan egiten dena.

Where is Txino dantza practised or documented?

Sources on this page place Txino dantza in Spain.

What is the current condition of Txino dantza today?

□□□□ (Not yet assessed): Documented in open cultural records, but no cited field assessment of its current vitality has been added here yet.

How do I cite or share this Txino dantza entry?

Cite as: "Txino dantza." folkroom, https://folkroom.org/art-forms/txino-dantza, text CC BY-SA, with attribution.

Share or cite this roomNo tracking · CC BY-SA 4.0
WhatsAppXLinkedInRedditFacebook

The tradition & historical record

4 min read · 2 sources

Txino dantza Aretxabaletako dantza da, Aratuste igandean herriko kaleetan egiten dena. Gerra Zibilaren aurretik egiten zela jakina da, eta 1975ean berreskuratu egin zen Ramon Erañaren ekimenez. Santa Ageda gazteek egiten dute dantza; izan ere 1998tik aurrera mutil eta neskek batera egiten dute. Santa Ageda bezperan hasitako zikloa ixten dute horrela. 1

Historia

Ez da ezagutzen dantzaren jatorria, ez eta esanahia ere. 1880. urtearen inguruan Bergara eta Antzuola aldean sortu zen sorgin dantzaren aldaera bat izan liteke, gaur egun Lasarte-Orian mantentzen denaren antzera. XX. mendearen hasieran egiten zela jakina da baina Gerra Zibilak aratusteak ospatzea eten zuen eta harekin batera Txino dantza ere bertan behera gelditu zen. Francoren diktadura garaian debekaturik egon zen eta 1967an hasi ziren aretxabaletar batzuk ohitura zaharra berreskuratzeko ahaleginetan. Ramon Eraña izan zen dantzaren bultzatzaile nagusia. Juan Jose Gartziaetxabek pausuak, janzkera eta melodiaren transmisioa egin zuen, Demetrio Iriarte txistulariak musika eta Ramon Eraña berak hitzak itzuli zituen, izan ere Gerra aurreko hitzak, Edurne Galdosek jaso zituenak, gazteleraz baitziren. Pentsatzen da lehen bertso gehiago izango zituela txino-dantzarako abestiak, orain bi kopla baino ez dira abesten. Garai berrian kintoak hasi ziren dantza hau egiten, soldadutzara joatekoak zirenak alegia. Santa Ageda bezperan diru bilketan hasi eta aratustetan Txino dantzarekin amaitzen zuten haien jarduna. 1998an emakumezkoak ere dantzan parte hartzen hasi ziren, nahiz eta ofizialki 2005 arte "Santa Ageda mutilen" artean neskarik ez izan. 1

Janzkera

Aratuste igandean egiten denez janzkera oso bitxia izaten da. Dantzariek ehunezko tunika zuri bat daramate soinean (antzina emakumezkoen kamisoia izaten zen) eta buruan kapela bitxi bat edo zapi koloretsuak. Aurpegia ikatzez zikinduta izaten dute eta hanka bakoitzean galtzerdi ezberdina eta antzinako oinetakoak janzten dituzte, abarkak edo alpargatak. 1

Dantza

Hamabi dantzarik osatzen dute taldea eta bi ilaratan ezartzen dira. Herriko txistulari bandak lagundurik Aretxabaletako alde zaharrean ibilbide bat osatzen dute. Antzina eguerdiko ordu batean hasten zuten ibilbidea baina azken urteetan 12:30etara aurreratu da ekitaldia. Sorgin dantzaren antzeko doinua jotzen dute txistulariek, Frantzia aldean fricasse esaten zaiona. Dantzak bi zati desberdin ditu: 1

Lehenengo zatian bi ilaratan jarrita aurrerantz 50 metro inguru egiten dute. Hankekin txandakaturiko salto txikiak egiten dituzte eta altxatzen duten hankaren aldeko eskua ere altxatzen dute hatz erakuslea goian dutela. Beste eskua bizkarrean izaten dute. Zati honetan honako melodia hau kantatzen da behin eta berriz: Txin, txin, txin, txin, mahatsa heldu gabe dago, txin, txin, txin, txin, baina helduko da Bigarren zatia estatikoa da eta gazteen ilara biak aurrez aurre jartzen dira. Bikoteek elkar agurtzen dute eta elkar zirikatzen dute, besarkada batekin amaituz. Guztira lau joko egiten dituzte elkarren artean. Zati honetako melodia eta kopla desberdinak dira: Txiribito ta andrea, joan ziren jatera, Txiribito hasarretu ta bota zun lapiku Ibilbidearen amaieran fandangoa eta arin arina dantzatuz bukatzen da ekitaldia. 1

Aretxabaletako aratusteen erreferentzia

Txino dantza herriko berezitasuna izanik Aretxabaletako aratusteek ere dantza hau erreferentziazko bihurtu dute eta asteartean sardina erre beharrean 1987. urtetik aurrera "Txin-en hileta" egiten da. Gazteek hilkutxa bat eramaten dute herriko plazara atzean segizio dotore eta serioa dutela. Segizio horretarako herritarrak Mitarte kalean elkartzen dira, lutoz jantzita, eta eskutan kandela eramaten dute. Plazan hilkutxa erre egiten da eta herritarrek eskutan piztuta dituzten kandelak sutan dagoen hilkutxara botatzen dituzte. Horrekin amaitzen dira Aretxabaletako aratuste jaiak. Azken urteetan Aratuste igandearen aurreko asteburuan Txapel Txin Eguna ospatzen da, herria girotu eta aratusteak datozela iragartzeko. Txapel Txin pertsonaiak irekitzen du jaia plaza gaineko balkotik eta izenak dioen bezala herritarrek txapel edo kapela bitxiak eramaten dituzte. 2008an izan zuen aurreneko ekitaldia eta ordutik aurrera urtero ospatu izan da, COVID-19 pandemiak eragindako etenaldian ezik. 1

Ezpalak nazioarteko jaialdian

Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdian, 2013ko maiatzaren 25ean Iruñean eta 26an Eibarren, Aretxabaletako txino dantza erakutsi zen Oriako sorgin dantzarekin eta Zuberoako kerestuen jokoarekin batera. 1

The text above is adapted from the Wikipedia article “Txino dantza”, available under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 licence. 1

Txino dantza is recorded in open cultural data. The structured record cited below does not describe the practice, and this entry has not yet been reviewed by a person familiar with the tradition. 2

The source record links this tradition to 1 external register, which can be verified through the citation. 2

No recording linked yet — know one? Point at it →
Sources on Record
[1]Wikipedia: Txino dantza · encyclopedia
Sourced or Silent · Still Open

Questions awaiting a cited source

+ Answer with a source →
How many people perform it today?
When is it first attested, and by whom?