Zazpi jauzi edo zazpi saltoak Baztango herri-dantza bat da. Oso zabalduta dago Euskal Herri osoan, eta ohikoa da herri guztietako jaietan. Dantza Jauziak zazpi izan arte errepikatzen da.
Zazpi jauzi edo zazpi saltoak Baztango herri-dantza bat da. Oso zabalduta dago Euskal Herri osoan, eta ohikoa da herri guztietako jaietan. Dantza Jauziak zazpi izan arte errepikatzen da. Ohikoa den ereduaz gain batzuetan hainbat bariazio ere ikus daitezke plazan.
Dantzaren oinarria zazpi aldiz errepikatzen da, eta aldi bakoitzean jauziak egiten dira bukaeran; hasieran jauzi bakarra, dantzaren oinarria bigarren aldian errepikatu ondoren bi jauzi egiten dira eta horrela zazpira arte. Ez da ohikoa baina gorantz zazpira arte egin eta gero noizbait dantzak segitzen du beherantz jauzi bat egin arte jaitsi arte.
Autore batzuen arabera mutil-dantza bat da, baina beste batzuen arabera irri-dantza bat da. Ez da puntukako mutil-dantza, nahiz eta oinarrizko bi esaldi koreografiko eta musikalak errepikatzen den aldiro konpas bat gehitzen duen dantza. Koreografian konpas hori jauzi bihurtzen da. Jauziak zazpi izan arte errepikatzen da dantza gorantz, gero jauzi bat egin arte jaisteko. 1
Kanpo estekak
Zazpi jauziak doinua Oskorri Youtube
Lekaroz: Zazpi jauzi 1923 Eusko Ikusgayak 07. Dantzan.eus
Aiziritze 1989 zazpi-jauziak Dantzan.eus
Iruñeko Erraldoiak: Zazpi Jauzi Dantzan.eus 2011/07/20
Zazpi Jauzi. Tutoriala Maristak Bilbo.Youtube
Zazpi jauzi - Herri Dantzak Gorputz Hezkuntzan ikastaroa Oier Mendiola Youtube
Zazpi Jauzi Eskoziako gaitarekin Donostiako Kontxan. Aitor Ibero Twitter (2021-07-03). Basque folk dance (seven jumps) with Scottish bagpipes.
Zazpi Jauziak - Dantzari à Saint Jean de Luz Kaskarot Ziburu Youtube
Oskorri herri dantza Donostia 2010-10-31 Eskunabarrak Youtube 1
The text above is adapted from the Wikipedia article “Zazpi jauzi”, available under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 licence. 1
Zazpi jauzi is recorded in open cultural data. The structured record cited below does not describe the practice, and this entry has not yet been reviewed by a person familiar with the tradition. 2