The tradition & historical record
2 min read · 2 sourcesZortzinangoa Durangaldeko dantza da, txistu eta danbolinaren doinuak jarraituz egiten da. Herriko eta auzo edo kofradietako jaietan zortzi lagunek egiten dituzte dantzok, txistulariak lagunduta. Lehen Zortzikoa izena ere erabiltzen zen, baina orain Zortzinangoa erabiltzea lehenesten da. Dantzari-dantza dantza sortako hirugarrena da. Banangoa (hirugarrena), Binangoa (laugarrena), Launangoa (seigarrena) eta Zortzinangoan (lehenengoan), Ezpataz armatuta eta bi ilaretan antolatuta dauden zortzi dantzarik egiten dute dantza; ezpatek ez dute berezko funtziorik betetzen ordea. Musikaren erritmoari jarraiki, posizioz aldatuko dira dantzariak, lehendabizi aurreko lauak eta atzekoak euren artean, ondoren elkarren ondokoen artean eta, aurrerago, lehenengoak hirugarrenekin eta bigarrenak laugarrenekin, horrela taldea hasierakoaren alderantzizkoa den posizioan geratuz. Zortzinangoan dantzari guztiak etengabe ari dira dantzan, ez dira ateratzen besteen aurrera oinarrizko zortziko oso bat dantza egitera, ez banaka, ez binaka, ezta launaka ere. 1
Dantzarien mugimenduak
Bi zati bereiz ditzakegu: lehena bukatzean dantzarien posizioak hasieran posizioetan alderantzikatuta geratzen dir; 1
Bigarren zatian, berriro ere talde osoak jarduten du eta lehengo zatiko mugimendu berdinak eginez hasiera-hasierako posizioetara itzultzen da.. 1
Dantzari-dantzako lehen dantza
Guztira dantzari-dantzak zortzi atal hauek ditu hasierako Agintariena (edo Ikurrin dantza) sarreraren ondoren: 1
Zortzinangoa Ezpata joko txikia Banangoa Binangoa Ezpata joko handia Launangoa Makil jokoa (edo Makil dantza) Txotxongiloa (edo Txakarrenkoa). 1
Jatorria
Dantza honen sorrerari ezin zaio data zehatz bat ezarri. Durangaldeko tradizioan sortutako dantza-sorta da. Humdboldt alemaniarrak 1881ean deskribatu zuen. Txelu Etxebarria begoñatarrak, 28 urtez dantzari aritu ondoren, liburuak argitaratu zituen 1969an eta 1990an. Gaur egun, Dantzari Dantzako gainerako dantzak bezala, Abadiño, Berriz, Garai, Iurreta, Izurtza eta Mañarian ikus dezakegu, baina iraganean merindade osoan zabaldu zela uste da. 1
Kanpo estekak
Larrinaga, Josu. «Dantzari-dantza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» Aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus Zortznango. dantzan.eus atarian bideo bat. «Euskal Herriko Dantzak | Zortzinango» www.dantzak.eus. argazkia, audioa eta bideoa 1
The text above is adapted from the Wikipedia article “Zortzinangoa”, available under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 licence. 1
Zortzinangoa is recorded in open cultural data. The structured record cited below does not describe the practice, and this entry has not yet been reviewed by a person familiar with the tradition. 2