The tradition & historical record
4 min read · 2 sourcesJoko Zuzenak Oiartzunen. XIX. mendearen erdialdean galtzen hasi, eta XXI. mendean Oiartzunen errekuperatu diren jokoak dira. Zehazki: Errebotea, Pasaka eta Bote Luzea. Aurrez aurre egiten diren jokoak dira, ez pareta baten aurka; pareta erabiltzekotan, soilik errebotatzeko erabiltzen baita. 1
Historia
Pertsonen arteko jokoak edota lehiaketak noiz hasi ziren zehaztea zaila izan daiteke, baina aspaldikoak direla ziurtatu daiteke, jendea elkartu eta ondo pasatzeko nahia bezain zaharrak behintzat. Joko horien artean pilota bat erabiltzea ere aspaldikoa da, eta dirudienez antzinako Egipton eta Grezian ere jokatzen zuten pilotarekin. Askoren ustez, erromatarrak izan ziren batez ere Joko Zuzenak Europako mendebaldera zabaldu zutenak; Britaniar uharteetara, Belgikara, Herbeheretara, Frantziako Pikardiara, Italiako Toskanara, Valentziar lurraldeetara, Euskal Herrira… 1
Pilota-jokoaren lehen erreferentzi dokumentatuak XVI. mende ingurukoak dira, nahiz Oiartzuni buruzko lehen aztarna idatziak beranduxeagokoak izan. Aurreko mendeetan zehar eskuz eta aurrez-aurre (zuzenean) jokatzea izango zen Oiartzunen eta Euskal Herri osoan pilotan jokatzeko era nagusiena. Lehenik, zelai zabaletan eta XVI. mendetik aurrera, herriak itxuratu eta indartuz zihoazen heinean, “joko berriak” egokituko dira herrietako pilotaleku, kale estu, kontzejupe eta plazetarako. Garai horretakoak dira: Bote Luzea, Mahai Jokoa, (Bote Luzearen aldaera), Pasaka, Laxoa eta Errebotea. 1
Joko zuzenen Ezaugarriak
Euskal Herrian bizirik dirauten Joko Zuzenen modalitateak hauek ditugu: 1
Kintzekako puntuazio sistema Joko Zuzenetan
Tanto 1 = “kintze” 1 4 “kintze” = Joko 1 15 – 30 – 40 – Jokoa Jokoa lortzeko bi kintzeko diferentzia lortu behar da; “ados” 9,11,13… JOKO = PARTIDA Taldeetako batek ez badu kintzerik lortu, “esperantzan” dagoela esaten da. Partida guztiek ez dute iraupen bera. Partidak hainbat jokotara joka daitezke. Normalena 9, 11 edota 13 jokotara izatea da baina jokalari kopuruak eta hauen arteko adostasunak aldakorrak egiten ditu. Jolaslekua, jokalari kopurua, eta joko kopurua unean zehaztu eta elkarrekin adostasunera iristeak, jokatze hutsak baino zerbait gehiago esan nahi du. 1
Herriko kulturaren ondare
Joko zuzenak euskal pilotaren historian oinarri dira eta Euskal Herriko kirol eta kulturaren ondare preziatua. Bote luzea, pasaka edo jeu de paume pilota-jokoak ez ezik, beste pilota-joko guztiak ere espazio publiko bat irabazten ari ziren pixkana, elizetako eta udal azpietako hormak tarteko. Oiartzunen aspaldidanik izan da handia pilotarako afizioa. Honen lekuko inguruko mendietako “ pilota-soroak ” (hormarik gabeko belar eremuak), hala nola, Zariakoa, Zaldingoa, Nabaluztegikoa (Aritxulegi inguruan), Artikutzakoa (Goizarinen), Sorondokoa, Tellaita, Eldotz, Olanditu... (XX. mende hasieran, hain zuzen, oraindik ere aritzen omen ziren pilotan Zaldingo pilotasoroan...). "Bote luzean" lehiatzen omen ziren pilotasoroetan; aurrez aurre, eskuz, bost pilotariz osaturiko bi talderen artean. Hormarik gabeko joko zuzena zen. Kontsejupean ere aritzen ziren pilotan, XVII. mendean, baina betiere era zuzenean; baita kaleko plazan ere: Goiko Plazan, itxura batean. Geroago, XVIII. mendean, Goiko Plaza txikitxoa gertatzen zitzaiela ikusten zutenez gero, oiartzuarrek Beheko Plaza eraikitzea erabakiko dute, laxoan eta errebotean erabiltzeko asmotan, besteak beste. (69-76 orr). Oiartzunen aurkitutako pilotasoroen kokapenak eta gerora herrian eraikitako jolaslekuek argi adierazten dute espazio publiko horren interesa eta erabilera non kokatuak zeuden. Aipatzekoa baita ezartze maila honetan herriko udal-kontzejupeek (Oiartzungoa adibide) jokatu duten papera. 1
Pilotak Oiartzungo herritarren artean zuen arrakasta nabarmenaren seinale dira Manuel Lekuonak “Del Oyarzun antiguo” liburuan ezagutzera ematen dituen bi salaketa. Bata 1658ko dokumentua, non bertan agertzen den meza nagusia eta hileta elizkizunak egiten ziren bitartean pilotan aritzeko debekua. 1
Beheko plazako pilotalekua
XVIII. mendean zehar pilota-jokoak pisu eta garrantzi handiagoa hartuz joan ziren, pilotaren zabalkunde handia eman zen eta Euskal Herriko herri askotan pilotalekuak (plazak) eraiki ziren. Esaterako, Donostian, Lazkaon, Beasainen, Hondarribian, Seguran, Ordizian... Herriaren exijentziak bultzatu zituen plaza publiko horiek eraiki zitezen. Oiartzunen pilota-joko aitzindariak mendetan lortutako oinarrizko kokapenak alde batera utzi eta, herritarren eskariei kasu eginez, Oiartzungo Beheko Plaza (1750ean Madalen soro izenarekin ezagutua) eraikiko zen Aro Modernoaren amaiera aldera, gerora D. Manuel Lekuonak Pilotaren unibertsitatetzat joko zuena. Oso plaza ona izan zen eta fama handikoa. Lurzorua, har-lauzaz egina, eta hirurogeita hamar metro inguruko luzera zuena. Bertan, garaiko pilotaririk onenak aritzeaz gain, desafio handi eta apustu latzak ere jokatu ziren, sarritan legez kanpokoak izan baziren ere. Eraikuntzari buruzko zenbait xehetasun agertzen dira D. Manuel Lekuonaren "Del Oyarzun antiguo" liburuan (113, 114 o.). Besteak beste: 1
Eraikuntza-proiektua 1749. urtekoa da, hurrengo urterako jada garatu eta bukatutzat jo zutena. Hargintza-obraren kostua, guztira, 3.311 erreal eta heren batekoa izan zen, aurrekontuetakoak baino ondotxoz merkeagoak, hainbat herritarrek proiektuaren kontra jarritako inpugnazioa medio. Proiektua auzo-lanean burutu zen, alde zeudenen lanari esker. Agintariek ordaindu zuten obrak amaitu arte edan zen sagardo guztia. Eta hori gutxi balitz, herriko "danbolin joleak" ere hartu zuten parte ekintzan, laguntza beren erara emanez. 1
The text above is adapted from the Wikipedia article “Joko Zuzenak Oiartzunen”, available under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 licence. 1
Joko Zuzenak Oiartzunen is recorded in open cultural data. The structured record cited below does not describe the practice, and this entry has not yet been reviewed by a person familiar with the tradition. 2





