The tradition & historical record
2 min read · 2 sourcesOpilaren eguna, San Marko eguna (Apirilaren 25a) izendatzeko modu herrikoi berria da, ospakizunean San Marko opilak hartu duen zentralitatearen ondorio, eta jatorrian nekazariek egiten zuten erlijio-ospakizuna du. 1
Tradizioa
Prozesioan apaizek bideko soro, larre eta lurrak bedeinkatzen zituzten eta eta herritarrek San Markori uztak babestea erregutzen zioten. Adibidez, Hondarribiako ohituraren baitan, egunsentian, udala buru, segizioan abiatzen ziren herriko mugak bisitatzera. Herritik Guadalupeko baselizara eta hemendik, mendiko gailurretik, Santa Barbara baselizara, handik Gaintxurizketara eta azken honetatik, Andrearraiga baselizara bidea egiten zuten. Prozesio hauetarako herritarrek eramaten zituzten tortak, piper eta arrautzekin osatuak, arto- edo gari-irin orez eginak izan zitezkeenak. 1
Opilaren zentralitatea
Gaur egunean asko aldatu da ohitura, prozesioak ez dira egiten, eta honen ordez haurrei eta gaztei amabitxiek (Maidiyek) opil gozo bat oparitzen diete, Gipuzkoa ekialdeko herrietan (Hondarribia, Irun, Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenterian). Gaur egun, opil hau ez da lehen bezalakoa, pazko-opil modukoa, eta arrautzez betetako ogi baten ordez, bizkotxo gozo eta koloredun bat prestatzen da. Opila bera da San Marko jaiaren elementu zentrala, eta horregatik hartu du jaiegunaren izenean tokia. 1
The text above is adapted from the Wikipedia article “Opilaren eguna”, available under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 licence. 1
Opilla Day is popular way of naming San Marco Day in the east of Gipuzkoa, according to the structured record cited below. This entry was generated automatically from that record and has not yet been reviewed by a person familiar with the tradition. 2





