The tradition & historical record
1 min read · 2 sourcesXistera, pilota jokoan erabiltzen diren saskien izen generikoa da, hala nola joko garbin, zesta-puntan (pilotaleku luzean zein ezker horma gabekoetan), errebotean eta beste zenbait modalitatetan. Xistera Senpereko (Lapurdi) Jean Dithurbide Gantxiki-k asmatu zuen, 1857. edo 1858. urtean. Gantxikik hamahiru urte besterik ez ei zituen orduan. Historian zehar aldaketak izan ditu. Joko garbiko xistera txikiagoa eta kurba leunagokoa da. Mauser izeneko xisterek, aldiz, konkor handiagoa eta gako forma hartu zuten, puntako jokoan erabiltzeko. Erremonte jokoan erabiltzen den saskia ere xistera dela esan daiteke, baina hori ihiz egindakoa da, zumez egindakoak diren zesta-puntakoak ez bezala. 1
Ikus, gainera
Pilota Errebote Xare 1
The text above is adapted from the Wikipedia article “Xistera”, available under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 licence. 1
xistera is recorded in open cultural data. The structured record cited below does not describe the practice, and this entry has not yet been reviewed by a person familiar with the tradition. 2
The source record links this tradition to 2 external registers, which can be verified through the citation. 2





